Martxoaren 22an, ostirala, hasierako hitzaldia izango da, Silvia Federiciren eskutik. Sarrera dohainik izango da, aretoa bete arte (600 lagun).

Martxoaren 23an, larunbata, lan-saioak eta trebakuntza-saioak egingo ditugu. Helburua da espainiar estatuko sorgin-ehiza eta haren memoriaren irudikapena ikertzea; beraz, arlo horretan interesa duten pertsona eta taldeei zuzenduta dago. Izena eman behar da (150 lagun).

Martxoaren 24an, igandea, Zugarramurdira eta Sarara joango gara, hango museoa eta leizeak ikustera. Sorgin-ehizaren memoriaren irudikapena aztertuko dugu, eta, “Sorginkeria egotzita eraildako emakumeen memoriaren aldeko manifestua” aintzat harturik, instituzioak interpelatuko ditugu. Hurrengo egunetan, irteera horretan parte hartzeko deialdi publikoa egingo dugu; izena ematen dutenek, joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute.

*Larunbatean ludoteka zerbitzua egonen da