SORGIN-EHIZAREN HISTORIARI BURUZKO
I. TOPAKETA FEMINISTA

Sorginak, kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria

Izen-emate epea martxoaren 21ean 23:59ean bukatuko da. Toki libreak egotekotan, bertan izena emateko aukera eginen da.

+

Larunbatean ludoteka zerbitzua egonen da.

Izen-ematea

Larunbateko saioak 25€

Jatorduak 40€

Autobusa 12€

Izen-ematea

I. ENCUENTRO FEMINISTA SOBRE LA HISTORIA DE LA CAZA DE BRUJAS

Brujas, capitalismo y violencia contra las mujeres

Ez dugu sekula jakingo zenbat pertsona exekutatu zituzten espainiar estatuan sorginkeria egotzita, gertakari haiek jaso zituzten dokumentu asko suntsituak izan direlako. Halere, gaur egunera arte iritsi diren dokumentuen argitan, badakigu mende bakarrean, 1535-1650 urteen bitartean, 300 pertsona baino gehiago atxilotu zituztela Euskal Herrian, Katalunian eta Aragoin, gehienak emakumeak. Gainera, haietako asko bortizki torturatu zituzten, eta jendaurrean urkatu edo bizirik erre. Europan, orotara, hamarna mila pertsona izan ziren erailak.

Sorgin-ehiza, botere zibilek eta Elizak sustaturiko emakumeen hilketa izugarri hura, ikusezina izan da orain arte. Silvia Federici historialari eta ekintzaile feminista ezagunak erakutsi zuen, Caliban eta sorgina liburuan, sorgin-ehiza funtsezko prozesu bat izan zela garai modernoaren eta gizarte kapitalistaren bilakaeran, harreman komunalak desegin zituelako eta emakumeak diziplinatu zituelako gizartean leku berri bat onar zezaten (hau da, lan-indarra produzitu eta zaintzen duten langile ikusezinak izan zitezen).

Gaur egun, ikusten dugu ezen emakumeak erailak izan ziren toki askotan mitologiaren eta folklorearen bidez oroitzen dituztela jazoera haiek, batzuetan baita modu jostagarrian ere, eta, askotan, jazarleengandik jasotako ikonografia erabiliz. Hala, emakumeek jasandako indarkeria hutsaldu eta haren arrazoi historikoak ezkutatzen dituzte. Iaz, “Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde” izeneko kanpaina abiatu genuen. Geroztik, hainbat emakume-talde elkartu dira, Espainiako sorgin-ehizaren inguruko materiala irakurri eta haren gainean eztabaidatzeko, halaber gertaera haiek gaur egungo egoerarekin duten lotura aztertzeko.

Eztabaida horretan sakontzeko, eta emakume-talde haien artean lan-sare bat eratzeko, sorgin-ehizaren historiari buruzko lehen topaketa feminista hau antolatu dugu. Iruñean egingo dugu, martxoaren 22-24 bitartean. Beraz, zuen denbora, gorputz, bihotz eta buruaren zati bat ikerketa-prozesu honi eskaini nahi badiozue, jardunaldi honetan parte hartzeko deia egiten dizuegu. Gero, antzeko ekintzak antolatu ahal izango dituzue zuen herri eta hirietan, sare horretan parte hartuko duten lan-taldeak martxan jartzeko.